easy site maker

Maitemindu zaitez Alacanteko argiaz eta ezagutu itzazu bere txoko polit eta ospetsuenak.

Alacant hiri ertaina da, Espainiako ekialdeko kostaldean dago kokatuta eta Mediterraneo itsasoak bustitzen du. Bestalde, Costa Blanca ezagunaren hiriburua da. Mediterraneoko hiri izaera horrek nortasun propioa eta ezaugarri klimatikoak ematen dizkio eta horri hondartzak, bere xarma naturala eta ondare historikoa gehituta, Espainiako eta baita Europako helmuga turistiko nagusienetako bat bihurtu da.

Gozatu urteko batez besteko tenperaturaz, 18 ºC-tik gorakoa, eta baita urteko 3.000 baino gehiagoko eguzki-orduez ere, bertako hondartzetako urez gozatzera gonbidatzen zaituzten negu leun eta uda epelekin. Mundu osora irekitako hiria da, garraio-azpiegitura modernoekin.
Mobirise
Alacant uneoro garai berrietara moldatzeko gai izan da, eta horren froga da Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoaren (EUIPO) egoitza bihurtu izana.

Bere orainak eta etorkizun itxaropentsuak historia biziko iragan batekin bat egiten dute, zeina guztiz ikusgai utzi duten aztarnategi arkeologiko ugarietan eta oroimen hori bizirik mantentzeaz arduratzen diren museoetan.
Etengabe eraberritzen ari den hotel- eta ostatu- eskaintza oso eta anitza du, hondartza eta pasealeku ugari, aukera zabala erosketak egiteko eta aisialdiaz eta kanpoko kirolez gozatzeko, hala nola ur-kirolak eta golfa, eta baita tradizio gastronomiko garrantzitsu bat ere. Hori guztia bere unibertsitate-hiriaren izaera ahaztu gabe.
Mobirise

Alacanteko kultura

Alacanteko hiriak kultur-eskaintza zabala dauka, honako hauek nabarmenduz: museoak eta kultur etxeak, hala nola MARQ (Alacanteko Museo Arkeologikoa eta Europako museorik onena 2004an), The Ocean Race museoa (izen bereko estropadarena), baita eraskusketak ere, MACAn (Arte Garaikidearen Museoan) edo Las Cigarreras Kultur etxean egiten direnak.

Horrez gain, hiriko monumentu eta eraikin historikoek iragan zirraragarria erakusten dute, eta Mediterraneoaren hurbiltasunak eragina du hortan. Horren erakusgarri dira Santa Barbara eta San Fernando gazteluak, udaletxea eta Merkatu Zentrala.

Bestalde, aipatzekoak dira Alacanteko erlijiozko eraikinak; bertan erlijiozko arkitekturaren benetako harribitxiak aurkituko ditugu, adibidez, Santa Maria basilika edo San Nicolas konkatedrala.

Jaiei dagokienez, Alacanteko hiriaren bisitariak aukera asko dauzka urte guztian zehar egutegia aberasten duten jai askotako batekin kointziditzeko. San Juan Suak, Mairu eta Kristauak, Inauteriak, Aste Santua, Santa Faz erromeria, edo Gabonak.
Mobirise

Hondartzak denentzako

Alacantek hondartza ugari ditu eta bere xarma turistiko nagusietako bat dira. Urtero jasotzen dute Europar Batasunaren aitortza, merezitako nazioarteko prestigioa ematen dieten Bandera Urdinekin, Mediterraneoko kostaldeko hondartza onenetakotzat hartzen baitira. Gainera, Aguamargaz gozatu dezakegu, txakurrentzako egokitutako hondartza.

Alacantek hondartza ugari ditu eta bere xarma turistiko nagusietako bat dira. Urtero jasotzen dute Europar Batasunaren aitortza, merezitako nazioarteko prestigioa ematen dieten Bandera Urdinekin, Mediterraneoko kostaldeko hondartza onenetakotzat hartzen baitira. Gainera, Aguamargaz gozatu dezakegu, txakurrentzako egokitutako hondartza.
Mobirise

Tabarca uhartea

Alacante hiritik 11 itsas miliara dagoen Tabarca uhartea erreferente bat da Alacanteko hondartzei dagokienez. Valentziako Erkidegoan biztanleak dituen uharte bakarra da, eta Espainian sortutako lehen Itsas Erreserba osatzen duten aniztasun handiko flora eta fauna dauzka.
Mobirise

Alacant, kirol-helmuga

Alacantek oso klima atsegina eskaintzen du ia urte guztian zehar, eta horrek jarduera fisiko ugari egiteko aukera ematen du, zure gustuen eta zaletasunen araberakoak.

Alacanteko xarmak bizikletaz bisitatu ditzakezu, hiria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen bidegorri zabala baitu, edo korrika egin dezakezu, honakoei esker: oinezkoentzako gune ugariak, pasealeku handiak eta zentroan zein hondartzen zatian dauden hiriguneak.

Hiria urteko edozein unetan ur-kirolak egiteko helmuga ezin hobea da.

Igeriketa gustatzen bazaizu, Alacantek klima epela du urte guztian zehar, eta igeri egin ahal izango duzu bere hondartzek eskaintzen dituzten gune natural zoragarrietan edo hiriko igerileku berotuetan.

Horrez gain, 2 km linealeko luzera duen igeriketa-kanal iraunkor bat dago, zenbakidun balizak dituena, eta Albuferetako hondartzatik hasten da.

Golfean jolasteko hiri aproposa ere bada; izan ere, 18 zuloko bi golf-zelai ditu bere udalerriaren barruan, eta beste hiru zelai hiritik oso gertu.
Mobirise

Aire zabalaz gozatu

Bere klima epelari esker, bai bisitariek bai alacantarrek hiriko aire zabaleko espazioez, parkeez eta lorategiez gozatzen dute urte guztian zehar. Alacanteko bazter guztiak arakatzeko eta ezagutzeko hainbat bide urbano eta natural daude. Aldian behin hainbat ekintza egiten dira, hala nola tailerrak, aisialdi-ekintzak, haurrentzako antzerkiak, txotxongiloak..., eta haurrak eta familiak dira ikusle nagusiak.
Mobirise

Alacant, koloreen eta zaporeen hiria

Alacant Mediterraneoko kostaldean dago kokatua eta Costa Blancako hiriburua da. Bertan zeruak, itsasoak eta mendiak bat egiten dute, argiz eta kolorez beteriko paisaia osatuz, eta hori hainbat elementutan islatzen da, zeinak bere xarma turistiko aipagarrienetako bat, hau da, bere gastronomia ospetsua osatzen duten.

Erabilitako lehengaien kalitateak eta hiriko chef eta sukaldari adituek erreferente gastronomiko nazional eta internazional bihurtzen dute hiria.

«Alacant, arrozaren hiria» plater ezagunena irudikatzen duen marka da. Arroza errezeta aniztasun handi baten protagonista da eta prestatzeko dieta mediterraneoaren osagai ugari erabiltzen dira.

Gosegarriak dira gosea pizteko modurik onena, eta horretarako, ez dago inguru honetan tipikoak diren tapa eta ogitarteko tradizionalak baino hoberik, zeinak berdurekin nahasten dituzten haragiak eta gatzetan ipinitako arrainak (atuna, arrabak, mendrezka, tonyina de sorra, sardinzarrak...) .

Nabarmentzekoak dira, halaber, Mediterraneo itsasotik lortzen diren arrainak eta itsaskiak.

Eta postrerako ere bertako produktuak: anis-opilak, coca boba, datilak eta fruitu lehorrak, eta, ahaztu gabe, izozki famatuak eta Xixonako turroiak, edo ondoko La Vila Joiosa herriko txokolate goxoa.

Ardoa da Alacanteko mahaietan falta ez den beste elementuetako bat, eta nabarmentzen dira, besteak beste, geruza bikoitzeko eta kolore biziko ardo beltzak, baita ardo gazte gorriak eta zuriak ere, monastrell, vermeta edo garnatxa mahatsekin eginak, eta Fondillón, mundu osoan ezaguna den Alacanteko ardo zaharra.

GASTEIZEK KONEKTATZEN ZAITU

ALACANT zure eskura

Ez utzi ihes egiten leku liluragarri bat ezagutzeko aukera zoragarri honi, erreserbatu zure hegaldia orain.

AIRERATUKO GARA?

Beste helmuga batzuk, aukeratu zurea

MILAN Bergamo

Milanek zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

SEVILLA

Sevillak zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

MALAGA

Malagak zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

MALLORCA

MALLORCAK zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

ALACANT

ALACANTEK zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

BRUSELAS-CHARLEROI

BRUSELAS-CHARLEROIK zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

NOLA IRITSI

EUSKADIKO BIDAIA-AGENTZIAK

Hemen zerrenda bat aurkituko duzu, Euskadiko bidaia-agentziei buruzko informazio guztiarekin.

Helbidea

N-624 Autobidea
01196 Vitoria-Gasteiz
Espainia


Kontaktua

hola@via.aero

Zure eskura jartzen dugu harremanetarako formulario bat..

Estekak

Facebook VIA
Gasteizko aireportua
RYANAIR



Feedback

Edozein proposamen, ideia, iritzi... Zure ekarpen guztiak ongietorriak dira. Eskerrik asko.