Sevilla oso famatua eta oso ezezaguna da.
Bere historia, bertan ondarea uzten eta bere nortasuna moldatzen joan diren zibilizazio eta kulturen joan-etorri batek markatu du. Poliedro bat da, zeinaren aurpegietan bat egiten duten iraganak, orainak eta etorkizunak, aldi berean eta bereizi ezinik.
Sevillako egunak luzeak dira eta presarik gabe pasatzen dira. Argiak autoritatez hartzen ditu bere kaleak eta hiriari bizitza dario. Honako hauek argitsu esnatzen diren egunen osagaiak dira eta edozein planetarako irekita daude gauera arte: bulegora bizikletaz joatea, erosketak egitea, Giraldari begira bazkaltzea, arratsaldea ibai ondoan pasatzea, Murilloren Lorategietako banku batean atseden hartzea edo bere terrazetako batean konpainia onarekin afaltzea.